Iparragirre Tolare Sagardotegia
XV. mendetik sagardogintzan
OHITURA ARTE BIHURTZEN DUGU
Zatoz Iparragirrera gure erritua ospatzera:
“Edalontzia eskuetan duzula, gozatu lagunarte atseginaz eta elikagai bikainez; ibil zaitez sagardoz betetako kupelen artean, barruan gordetzen dutena dastatzeko; sagardoa freskagarria da, apur bat burbuiladuna, edari naturala eta antzinakoa.”
Egin txotx!
Kalitate egiaztatuko sagardoa, ahal den neurrian bertako sagar ekologikoarekin landutakoa, lortzera bideratu ditugu gure ahaleginak urte luzeetan.
Hori lortze aldera, sagarrondo zaharren ondoan produkzio ekologikoaren landaketa berriak egiten ari gara Iparragirre eta Montefrio gure baserrietan, sagar barietate aukeraketa zaindua eginez; egun, sei hektarea landatu ditugu jada, eta pixkanaka kopurua handitu egingo da.
Sagardoaren eta euskal sagardo naturalaren mundua ikuspegi global batetik ezagutzeko aukera ematen du: sagarrondoak, sagar barietate desberdinak, sagardoaren elaborazioa, gure sagardoen arteko desberdintasunak, horiek kontsumitzeko modua…
Sagardotegiko leku ezezagunenak bisitatuko dituzu: sagastia, zanpatzeko lekua, sotoak, baserria…
« 500 URTE BAINO GEHIAGOKO HISTORIA »
“Lurrak lotzen gaitu, lurrak zentzua ematen digu eta gure ohiturek zentzua ematen diote egiten dugunari”
Iparragirre Sagardotegia
EGIN ZURE ERRESERBA ONLINE
Iparragirren zure otordu erreserbak, BAZKARI zein AFARIAK, hemengo erreserba motorrean egin ditzakezu. Egin zure erreserba eta gorde zure lekua gurean!
Oso erraza da:
- EGUNA aukeratu
- Zein ORDUTAN nahi duzun
- Zure DATUAK sartu
- AURRERAPENA ordaindu
- Aurreratutako dirua, sagardotegiko egunean bertan deskontatuko da
- EZEZTAPEN eta ALDAKETAK doan 72 ordurarte
Kontaktua
Osinaga auzoa, 10 zk.
20120 Hernani
943 55 03 28
kontaktua@iparragirresagardotegia.eus
> IREKIA, urtarrileko azken larunbatetik Behobiararte
Sagardotegiko ordutegia
Ostiralak | 13.30 - 18.00 | Gauak erreserbapean | |
Larunbatak | 12.00 - 13.00 (hamaiketakoak terraza garaian) | 13.30 - 18.00 | Gauak erreserbapean |
Igandeak | 12.00 - 13.00 (hamaiketakoak terraza garaian) | 13.30 - 18.00 |
Bulego eta bodega ordutegia
Astelehenetik ostiralera | 9.00 - 18.00 | |