BISITA GIDATUA ETA BAZKARIA IPARRAGIRRE SAGARDOTEGIAN

GARRAIORIK GABE

Helduak: 59€ / Umeak (14-17): 49€ / Umeak (4-13): 27€

GARRAIOAREKIN

Helduak: 80€ / Umeak (14-17): 56€ / Umeak (4-13): 43€

Iparragirre Sagardotegia Hernaniko Osinaga auzoan dago kokatuta, paraje natural ederrean.

GARRAIORIK GABE

BARNE:

IRAUPENA

ESPERIENTZIA

MENUA

Gaur egun Ana eta Arantza Eguzkiza Beobide dira Iparragirre etxearen martxa daramatenak, lehenengoaren semearekin batera, Andoni. 500 urte baino gehiagoko historia duen baserri zaharraren aurrealdean hasiko dugu bisita, urteetan zehar izkutatu dituen hainbat sekretu ezagutu ostean kupeltegira abiatuko gara. Kupelez kupel ibiliko gara hainbat sagardo ezberdin dastatzeko, hauen elaborazioaren prozesua ezagutzen dugun bitartean. Bisita borobiltzeko, kalitate handiko lehengai eta mimo handiz prestatutako sagardotegi menu tradizionala jango dugu:  bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, intxaurrak, Idiazabal gazta eta irasagarra. Guzti hau gure sagardo bereziak bidaide izanik. 

GUTXIENEKO TALDEA

GARRAIOAREKIN

Aurretik esandako guztia eta gure gidak Donostiako Bengoetxea kalea, 2 zenbakian jasoko zaitu. 

Esperientzia osoa bizi ondoren, berriro ere garraio zerbitzua eskainiko dugu Donostiara bueltan, gure lurra bisitatzen eta gozatzen jarrai dezazun.

ORDUTEGIA / HIZKUNTZA

Ordutegia:

GARRAIORIK GABE

Larunbatetan 12h30tan urte guztian zehar

GARRAIOAREKIN

Larunbatetan 12tan urte guztian zehar

ELKARGUNEA

GARRAIORIK GABE

Iparragirre Sagardotegian: Osinaga Auzoa, 10, 20120 Hernani, Gipuzkoa

GARRAIOAREKIN

Bengoetxea kalea, 2, Donostia

BALDINTZAK

ORDAINKETA

Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.

BONOA

Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.

EZEZTAPENAK

Bisitaren ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.

BESTE ZERBITZUAK

PRIBATUAN