BISITA PRIBATUA ETA ETXEKO pintxoak IPARRAGIRRE SAGARDOTEGIAN
Helduak: 32€ / Umeak (14-17): 27€ / Umeak (4-13): 15€
*Bisita pribatu eta esklusiboa. Sagardotegia taldearentzat itxia egongo da.
Iparragirre Sagardotegia Hernaniko Osinaga auzoan dago kokatuta, paraje natural ederrean.
BARNE:
- Bisita gidatu pribatua sagardotegian zehar
- Museoaren bisita pribatua
- Sagardo dastatze gidatua etxeko 3 pintxorekin
IRAUPENA
- 2 ordu inguru
ESPERIENTZIA
Gaur egun Ana eta Arantza Eguzkiza Beobide dira Iparragirre etxearen martxa daramatenak, lehenengoaren semearekin batera, Andoni. 500 urte baino gehiagoko historia duen baserri zaharraren aurrealdean hasiko dugu bisita, urteetan zehar izkutatu dituen hainbat sekretu ezagutu ostean kupeltegira abiatuko gara. Kupelez kupel ibiliko gara hainbat sagardo ezberdin dastatzeko, hauen elaborazioaren prozesua ezagutzen dugun bitartean. Bisita borobiltzeko, kalitate handiko lehengai eta mimo handiz prestatutako etxeko 3 pintxo dastatuko ditugu. Guzti hau gure sagardo bereziak bidaide izanik.
500 urte baino gehiagoko historia duen baserri zaharraren aurrealdean hasiko dugu bisita, sagastiak ikusi eta etxearen barrualdera sartuko gara. Tresneria zaharrak baserriak azkeneko 500 urteetan izkutatu dituen sekretuak kontatuko dizkigu, eta bidai honen ondoren, kupelez kupel joango gara sagardoa dastatzen antzinan egiten zen moduan.
EZAUGARRIAK
BISITA
Iparragirren, bertako familia, baserria eta hauen historia paregabea gertutik ezagutuko ditugu. Guzti hau, kupeltegiaren barrena sagardo ezberdinak dastatzen ditugun bitartean egingo dugu. Etxeko sukaldeaz ere gozatu ahalko dugu jango ditugun 3 mokadutxoei esker.
GUTXIENEKO TALDEA
- Gutxieneko taldea: 4 pertsona heldu gutxienez. Bestelako kopuruentzako informazioa emailez.
- Taldeentzako tarifak: kontaktua@iparragirresagardotegia.eus
ORDUTEGIA / HIZKUNTZA
- Ordutegia: Urte osoan zehar. Urtarriletik azarora: astelehenetik – ostiralera 11etan.
- Hizkuntza: Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
- Beste ordutegiak eta hizkuntzak: kontaktua@iparragirresagardotegia.eus
ELKARGUNEA
Sagardotegiaren helbidea: Osinaga Auzoa, 10, 20120 Hernani, Gipuzkoa
BALDINTZAK
ORDAINKETA
Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.
BONOA
Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.
EZEZTAPENAK
Bisitaren ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
BESTE ZERBITZUAK
- Erreserbak: kontaktua@iparragirresagardotegia.eus edo 943 55 03 28 telefonoan.
- Zerbitzu gehigarriak: kontaktua@iparragirresagardotegia.eus