Previous
Next

OSPAKIZUNAK

Askotariko ospakizunak antolatzen dira IPARRAGIRREN. Ezkontzak, famili bazkariak, lagun arteko ospakizun bereziak, jaunartzeak.. 

SAGARDOTEGIA orrian duzue zuentzako ditugun jangela eta espazio ezberdinak ospakizun hauetarako, tamaina, eta nahi eta behar ezberdinetara egokitzen geralarik.

Ospakizunerako LORE, APAINGARRI, DJ eta bestelakoak kudeatzen ditugu, baina zuek ere ekarri ditzakezue nahi dituzuenak.

Jarri gurekin kontaktuan info@iparragirre.com edota 943 550328 telefonoan, eta informazio guztia helaraziko dizuegu konpromezurik gabe. 

Eta nahi baduzue, sagardotegia eta ospakizunetarako espazio ezberdinak erakusteko hitzordua antolatu dezakegu.

OSPAKIZUN EZBERDIN ETA EDERRA SORTUKO DUGU ZURETZAT!

Previous
Next

ENPRESAK

IPARRAGIRREN leku lasai eta berezia aurkituko duzu zure lan ekitaldiak antolatzeko: enpresa bilerak, zerbitzu edota produktu aurkezpenak,kongresuak edo team building-ak. 

Horretarako prestatuak dauden espazio ezberdinak jarriko ditugu zure eskura (SAGARDOTEGIA klik). Bilera-gela eta lan espazio ezberdinak ditugu ikus-entzuneko baliabidez hornituak. 

Ohikoan lan egiten duzuen eremu eta girotik kanpo egoteak dakartzan abantailak jasoko dituzu gurean, besteak beste naturarekin kontaktua eta lasaitasuna.

Beti duzue hamaiketako edo luntx goxoa dastatzeko aukera. Enpresa bazkari eta afari, urte amaierako ospakizun, jubilazio ospakizun eta bestelakoak egiteko menu ederrak ditugu (MENUAK klik)

Eta buruan duzuen hori borobildu nahi baduzue, bestelako esperientziak ere baditugu. 

ERAKUSTADIAK: euskal dantzak, harrijasotzaileak..

ANIMAZIOA: bertsolariak, zuzeneko musika..

SAGARDO KATAK Iparragirreko Arantzaren gidaritzapean

BIXITA GIDATUAK sagardoaren ibilbidea ezagutzeko…

LAN -TALDEA SENDOTZEKO ESKAINTZA EDERRA DUZUE GUREAN!