Previous
Next

ENPRESAK

IPARRAGIRREN leku lasai eta berezia aurkituko duzu zure lan ekitaldiak antolatzeko: enpresa bilerak, zerbitzu edota produktu aurkezpenak, kongresuak edo team building-ak. 

Horretarako prestatuak dauden espazio ezberdinak jarriko ditugu zure eskura. Bilera-gela eta lan espazio ezberdinak ditugu ikus-entzuneko baliabidez hornituak. 

Ohikoan lan egiten duzuen eremu eta girotik kanpo egoteak dakartzan abantailak jasoko dituzu gurean, besteak beste naturarekin kontaktua eta lasaitasuna.

Beti duzue hamaiketako edo luntx goxoa dastatzeko aukera. Enpresa bazkari eta afari, urte amaierako ospakizun, jubilazio ospakizun eta bestelakoak egiteko menu ederrak ditugu.

Eta buruan duzuen hori borobildu nahi baduzue, bestelako esperientziak ere baditugu. 

  • ERAKUSTALDIAK: euskal dantzak, harrijasotzaileak..
  • ANIMAZIOA: bertsolariak, zuzeneko musika..
  • SAGARDO KATAK Iparragirreko Arantzaren gidaritzapean
  • BIXITA GIDATUAK sagardoaren ibilbidea ezagutzeko…

LAN-TALDEA SENDOTZEKO ESKAINTZA EDERRA DUZUE GUREAN!