Iparragirre Euskal Sagardoa J.D.
Iparragirre Euskal Sagardoa J.D.
Sagardo Naturala, %100 bertako sagarrarekin egindakoa. Hazi Marketin eta Egiaztapen unitateak bermatua eta egiaztatua.
Elaborazioan sagar barietate hauek lehenesten ditu: moko, goikoetxe, txalaka, merabi, urtebitxiki, patzuloa, haritza, mantxoni, urtebihaundi, pelestina, txori sagarra…
Iparragirre Euskal Sagardoa J.D., Hazi Marketin eta Egiaztapen unitateak bermatua eta egiaztatua.
Konposizioaren arabera hautatutako sagar mota desberdinekin egindakoa. Besteak beste: “moko”, “goikoetxe”, “txalaka”, ”merabi”, ”urtebitxiki”, “mantxoni”, ”urtebihaundi”.
Jatorria: % 100 Euskadiko sagarrak.
Barietateak: Bertako sagar barietateen nahasketa onena du oinarrian; besteak beste, honako hauek nabarmentzen dira: “moko”, “goikoetxe”, “txalaka”, “merabi”, “urtebitxiki”, “mantxoni”, “urtebihaundi”. Sagar barietateak hautatzeko irizpide nagusia hauxe da: garraztasunaren eta mingostasunaren arteko harmonia.
Elaborazioa: Teknika tradizionalen bidez lantzen da, makina modernoak erabiliz eta higiene zorrotza mantenduz. Jarraian hartzidura, kontrolatutako tenperaturan egiten da.
Alkohol maila: % 6 bol.
Dastatzea
Begietatik: Portaera ederra du edalontzian. Berehala desagertzen diren ehunka burbuila fin-finak sortzen dira, eta paretetan kremaren antzeko efektu arina uzten dute.
Zertxobait uherra da, produktu naturala izaki. Kolore bizia du, tonu hori eta anbar oso distiratsuekin.
Sudurretik: Aroma konplexua du, eta fruta heldua edo konpota erakoaren ukituak nabarmentzen dira. Baditu espezia ukituak ere, eta horiek oso produktu erakargarria bilakatzen dute, aromen arteko harmonia dela-eta.
Ahotik: Bere gorputz eta izaeragatik nabarmentzen da. Sagardo honek zapore guztiak esnatuz biltzen du ahoa. Mingots sentsazioak, ukitu garratzarekin eta baita ukitu mineral apur batekin ere, karbonikoa mingainean lehertzean dakarren freskotasuna galdu gabe. Oso bizia eta oroitzapen luzekoa.
Hutsik ala lagunduta? Hutsik hartzeko edari aproposa da, baina janariak ere gustoko ditu, bereziki, haragi gorriak, arrain urdinak, gisatuak, saltsa koipetsuak eta gazta fuerteak.
Tenperatura: 10°-12°C bitartean zerbitzatzea gomendatzen da.