Beobide Iparragirre Euskal sagardo ekologikoa J.D.

Beobide Iparragirre Euskal sagardo ekologikoa J.D.

“Beobide” gure amaren abizena da, eta izendapen horrekin Iparragirreko emakumeen dedikazioa eta ahalegina omendu eta eskertu nahi ditugu, belaunaldiz belaunaldi, Iparragirreren historian ezinbesteko euskarri izan direlako.

Beobide Iparragirre Euskal sagardo ekologikoa, ENEEK Nekazaritza Ekologikoaren Kontseilu Arautzaileak eta Hazi Marketin eta Egiaztapen unitateak bermatua eta egiaztatua.

Bertako sagar ekologikoarekin gure sagardo naturala lantzea da gure apustu etengabea, ahalik eta modurik naturalenean, ongarri kimikoak, pestizidak eta sintesi ez-naturaleko edozein produktu baztertuz.

Jatorria: % 100 Euskal sagarrak, nekazaritza ekologikoaren arauei jarraikiz, Hazi fundazioak eta Eneek kontseiluak bermatua.

Barietateak: Bertako sagardo barietate nahasketa onenaren aukeraketa; besteak beste, honako hauek nabarmentzen dira: “moko”, “goikoetxe”, “txalaka”, “merabi”, “urtebitxiki”, “mantxoni,” “urtebihaundi”. Sagar barietateak garraztasun eta mingostasunaren arteko harmonia irizpideari jarraituz hautatzen dira.

Elaborazioa: Teknika tradizionalen bidez lantzen da, eta arreta berezia jartzen zaio egoera txarrean egon daitezkeen sagarrak eskuz bereizteari. Makina modernoak erabiltzen dira eta higiene zorrotza mantentzen da. Hartzidura kontrolatutako tenperaturan egiten da.

DASTATZEA

Begietatik: Portaera ederra du edalontzian. Berehala desagertzen diren ehunka burbuila fin-finak sortzen dira, eta paretetan kremaren antzeko efektu arina uzten dute. Anbar-kolore bizi eta distiratsuak.

Sudurretik: Aroma bizia eta sakona, fruta garratz eta helduen ukituak ezin hobeto uztartzen direlarik.

Ahotik: Izaerak bezainbeste nabarmentzen du haren freskotasunak. Sagardo freskoa da lehenik, eta segidan, koipetsutasuna ematen dioten zapore konplexuagoetara aldatzen da. Oso interesgarria da karboniko oso finak ematen dion freskotasun sentsazioa. Oso bizia eta oroitzapen luzekoa.

Hutsik ala lagunduta? Hutsik, freskagarri gisa, hartzeko edari aproposa da. Janariak laguntzekoan ere ez dio ezeri muzin egiten.

Tenperatura: 10°-12°C bitartean zerbitzatzea gomendatzen da.