JANGELAK

Sarbidea egokituta dago gure instalazio guztietan

Produktuen denda

Doako aparkaleku zabala

Segurtasun kamerekin zainduta dagoen egoitza

Alergientzako egokitutako menuak

IKUILUA

Gure jangela nagusi eta handiena da hau. Aurrez, eta betidanik, baserriko ikuilua zena. Sagardotegia berritu genuenean, bertako elementu nagusi batzuk mantendu genituen, berezkoa duen xarma mantendu eta bere esentzia galdu ez zezan. 

Espazio zabala, non 130 pertsona eserita sartzen diren. 

Era guztietako eta tamaina handiko ekitaldietarako aproposa da.

UPELATEGI XAR

Gure jantoki txiki eta xarmangarria. Sarreratik gertu eta kupeldegiko bidean dagoenak, berezko harria eta aurrez sagardo ekoizpenerako erabiltzen zen makineria mantentzen du.

Espazio hau tamaina ertaineko ospakizunetarako da, eta 60 pertsona eserita egoteko edukiera du.

KUPELATEGIA

Barrika edo kupeletan dagoen janlekuari deitzen diogu ‘kupelategi’, eta askok ‘vip’ edo esklusibotzat hartzen dute, kupelen artean bereiztua geratzen delako.

Guztiz intsonorizatua, ospakizun ertainentzako eta bilera gela bezela oso aproposa. 60 pertsona eserita egoteko edukiera du. Klimatizagailua du, udara zein neguan bertan gustora egoteko. 

TERRAZA

Sagardotegiaren kanpokaldean, ekainetik azaroara irekia dagoen, eta hegoaldera ematen duen, terraza ederra dugu.

Bertan terrazako menu berezia eskaintzen dugu.

Aurkezpen Gela
Aurkezpen Gela
Tolarea
Tolarea
Etxeko Komedorea
Previous slide
Next slide

BILERA - AURKEZPEN GELA

SAGARDO GUNEA bezela ezagutzen dugun espazio hau, berritu berria da 2014. urtean, bio-eraikuntza irizpideak jarraituz, eta tolare-baserri honen berezko arkitektura eta espazioak errespetatuz. Ekitaldi, bilera, aurkezpen eta bestelako ekitaldietarako izan da diseinatua.

Espazio hau 3tan bereizten da: AURKEZPEN GELA, ETXEKO KOMEDOREA eta TOLAREA.

LUNTX eta HAMAIKETAKO prestaketa eta zerbitzatzeko txokoa era badu. Baita KATAK egiteko aukera ere. Beraz, bilera tartean egiten diren mokudutxoentzako, guztia prest!

Gune honen sarrera nagusia, betiko ‘mandiyo’ edo aldapatxoa da, zeina mendeetan erabilia izan den beharrezkoak zirenak ganbarara igotzeko: animalientzako belarra, sagardoa egiteko sagarrak…

Esan, gainera, espazio museistikoa dela hau, non bisitak mendeetan sagardoa ekoizteko erabili izan diren makineria ezberdina ikusteko aukera duten. 

AURKEZPEN GELA

Espazio handiena eta ekitaldi, bilera, produtuktu/zerbitzu aurkezpen eta bestelakoetarako aproposa. Proiektorea, eta mahai eta aulki ezberdinak okasio ezberdinetarako. 65 pertsona eserita egoteko edukierarekin. 

ETXEKO KOMEDOREA

Betiko altzariak mantendu dira espazio honetan.  8 pertsona eserita egoteko edukiera du.

TOLAREA

Duela gutxirarte, 2011a zehazki, sagardo ekoizpen prozesuan erabili ziren makineria aurkituko dugu hemen. Espazio aproposa bileretarako, 40 pertsona eserita egoteko edukierarekin.