HISTORIA
Hernaniko udal-agiritegian aurkitzen dugu María Iparragirre baten lehen aipamena, XVI. mendean zehazki. IPARRAGIRRE baserria, beste hainbat baserri eta jabetza moduan, urte luzez izan zen alokatua, gure aitona ANTONIO BEOBIDEk alokatu zuen arte.
Gaur egun, sagardotegia, Beobide familiaren hirugarren belaunaldiak zuzentzen du, Antonioren biloba diren Ana eta Arantzak, hauen ondorengoen laguntzaz.
XV. mende amaiera eta XVI.mende hasierako baserri gotikoa da gurea, eta sagardo fabrika izateko sortua. Datu hau baserriko elementu arkitektonikoek eman digute, bertan ditugun 500 urte baino gehiago dituzten haritz habeek.
ingurunearekin errespetuz
GURE SAGARDOA
Guk SAGARDO NATURALA ekoizten dugu soilik, HIRU zehazki: IPARRAGIRRE, Eusko Label IPARRAGIRRE eta BEOBIDE Eusko Label Ekologikoa.
Azken honi buruz esan, Beobide izena jarri diogula gure Amaren oroimenez (bere abizena zen), eta gure familiako emakume guztiek urteetan zehar egindako lana eta esfortzua omentzeko.
Sagardotako bi, EUSKAL SAGARDOA jatorri-deiturara daude atxikiturik, eta hiruak daude filosofia berdinaren ildoan ekoiztuak: Aintzinako tradizioa mantendu, gertukoaren, ingurutzen gaituenaren eta ekologikoaren inguruko apostua eginez.
Sagardo ekoizpenerako erabiltzen ditugun sagar mota guztiak dira bertako edo autoktonoak, eta guztira, 1000 sagar mota baina gehiagotaz hitzegin badezakegu ere, guk 10 inguru erabili ohi ditugu.
Ohikoan erabiltzen dugun sagar mota garratz-mikatza da, eta hauen artean hain ezaguna eta erabilia den MOKO, zeina gure osaba Migel Beobidek sortu zuen egindako txertaketekin.
Ezagutu gure produktuak
Iparragirre sagardo naturala
Gure sagardoa sortu eta errotu zen baserriaren izenetik datorkio izena.
IPARRAGIRRE sagardo naturala sagar barietate desberdinekin landu da, bertakoak lehenetsita,( edo baita kanpokoak ere, bertakoak urri direnean.)
Iparragirre Euskal Sagardoa J.D.
Sagardo Naturala, %100 bertako sagarrarekin egindakoa. Hazi Marketin eta Egiaztapen unitateak bermatua eta egiaztatua.
Elaborazioan sagar barietate hauek lehenesten ditu: moko, goikoetxe, txalaka, merabi, urtebitxiki, patzuloa, haritza, mantxoni, urtebihaundi, pelestina, txori sagarra…
Beobide Iparragirre Euskal sagardo ekologikoa J.D.
Iparragirre sagar muztio ekologikoa
Sagastitik botilaraino, araudi ekologikoa betetzen duen muztio pasteurizatua da, Sagar Zuku Ekologikoa. Inongo azukrerik gehitu gabe egindako produktu naturala. Alkoholik gabeko edaria da.